2013-10-24

European Profiling Grid (Europako Konpententzi-matriza)

2013ko urriaren 21 eta 22an izan da Frantziko CIEP zentroan EPG proiektuaren azken mintegia. Mintegiaren helburu nagusia bi urte iraun duen prozesu baten azken emaitza aurkeztea izan da.

Aldez aurretik hainbat mintegi egin dira herrialde askotan eta horien guztien ekarriak jaso eta parte hartzaileei azken produktua erakustea izan da asmoa. Bestalde, tresnaren bertsio digitala ere erakutsi  nahi izan da Europa osoko profesionalen arteko hartu-emana bultzatuta.

Matrizaren helburu nagusia hizkuntza irakasleei, irakasleen formazioan ari direnei eta arduradun akademikoei irakasleen konpententzien berri emango dien tresna bat eskaintzea da, beti ere hizkuntza irakaskuntzaren profesionaltasuna areagotu nahian. Badirudi, EMEB-k hizkuntza ikaskuntza-irakaskuntzan eragin duena eragin nahi duela EPG-k hizkuntza irakaskuntzan.

Hona hemen EPG-ren oinarriak labur azalduta:
"Can do" oinarria
  • Irakasleak egiten dakiena hartzen du oinarri eta zereginen garapenean jartzen du indarra.
Deskribatzaileen garapena
  • Hainbat deskribatzaile garatuko dira mailaz maila, irakasleek euren burua ebalua dezaten. Hartara, zertan dakiten eta nondik egin dezaketen aurrera jakingo dute.
Autoebaluazio/ebaluazio onarria
  • Nork bere burua ebaluatzeko tresna da batez ere; baina, aldi berean, formazion ari direnek eta arduradun akademikoek ere ebaluazioa erabil dezakete irakasle-talde eta erakundearen hobekuntza-planak garatzeko.
Hausnarketa oinarria
  • Irakasleari hausnarketarako tresna eskaintzen zaio.
Denontzako estandarrak
  • Europa osorako tresna eskaintzen da hasieratik, bai garapenean parte hartu dutenen aniztasunaren aldetik bai erabiltzen diren hizkuntzen aldetik.
Modulukako oinarria
  • Matriza moduluka osatuta dago eta beraz erraza da kategoria eta deskribatzaile berriak gehituta, matriza bera garatu eta eguneratzea.

Lau atal nagusi ditu matrizak: formazioa, titulazioa eta eskarmentua, oinarrizko irakaskuntza-gaitasunak,  zeharkako gaitasunak eta profesionaltasuna. Horietako bakoitzak hainbat azpiatal ditu eta azpiatal bakoitza sei mailatan banatzen da. Horiek erabilita oso erraz osa daiteke norberaren profila.

Erabilera-gida ere badu tresnak eta, esan bezala, paperean zein sarean erabil daiteke.

Matriza hainbat hizkuntzatan dago eta oraindik euskaraz ez badago ere 2016rako aurreikusten den bigarren bertsiorako euskara eta beste hizkuntza batzuk kontuan hartzeko proposamena ontzat hartu dute proiektuaren arduradunek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada