2015-02-17

Moodle euskara irakasteko aurrez aurreko ikastaroetan

2014ko udan Moodle euskara irakasteko aurrez aurreko ikastaroetan ikastaroa eman genuen HABEk irakasleen prestakuntzarako burutzen duen planaren barruan.

Hizkuntzen irakaskuntzaren garapenak aldaketa ugari ekarri ditu Helduen Euskalduntzera. Horietako bat ikas-moldearena izan da: aurrez aurrekoa, on-line, autoikaskuntza, b-learning-a... Informaziorako eta Komunikaziorako teknologiek ere (IKTak) badute zer esana aukeratzen den moldean baina ukaezina da gaur egun, aukeratutako moldea edozein dela ere, nahi eta nahi ez hartu behar direla kontuan IKTak eta berauen erabilera hizkuntzen ikaskuntzan.

Euskara helduei irakasteko ikastaroetan gero eta jarduera gehiago egiten dira IKTak erabilita; baina, askotan ez da nahikoa ohiko eskoletan egiten ditugunak IKTen bidez nola egin daitezkeen jakitea, askoz garrantzitsuagoa da bereiztea zer egin dezakegun aurrez aurreko eran eta zer Moodle bezalako baliabide baten bitartez.

Ikastaro honetan ikasgelan lantzen diren alderdietako batzuk ikasgela birtual batean erabili ahal izateko orientabideak eta irizpideak aztertu genituen, gero alderdi horiek Moodle-ren zein tresnaren bitartez lan ditzakegun iradokitzeko.
Hona hemen ikastarorako ezarri genituen helburuak:
  • Moodle-ren hainbat baliabide ezagutzea eta erabiltzen ikastea
  • Euskara klaseetan garatzen diren ohiko jarduerak Moodle-ren bitartez egiten trebatzea
  • B-learning-aren oinarrizko hainbat kontzeptu aztertu eta horien inguruko hausnarketa egitea
Helburu horien lorpenerako ondorengo edukiak aukeratu eta landu genituen:

Prozedura didaktikoak
  • Edukiak lantzeko jarduerak
  • Entzumena lantzeko jarduerak
  • Irakurmena lantzeko jarduerak
  • Idazmena lantzeko jarduerak
Baliabide teknologikoak Moodle-n
  • Galdetegia modulua
  • Ikasgaia modulua
  • Glosategia
  • Zeregina modulua
  • Ebaluazio aurreraturako errubrikak
  • Tailerra modulua
Aurrekoetan bezalaxe, Moodle erabiltzen duten edo erabili nahi dutenen esku utzi nahi dugu ikastaroa ondorengo helbideetan:

No hay comentarios:

Publicar un comentario